Archive for the ‘Reggae’ Category

Kafe Antzokian Toots and the maytals

Euskal Herriko panorama musikalean sekulako eragina izan duen taldea duzue hau.  Jatorrizko izena The Maytals zuten eta jamaikan jaio zen reggae/ska musikaren erreferente bezala ezagutzen ditugu.

Taldeko burua; Toots Hibbert,  1945. urtean My Pen Clarendonen jaio zen , Jamaikan.  Eliza batean gospel musika kantatzen hezi zen  eta 1961.urtean Kingston hiriburura joan zen bizitzera. Bertan ezagutu zituen Henry Gordon eta Nathaniel McArthy, eta hor sortu zen The Maytals hirukotea.

Munduan erreferente eta eredu izan den talde honek Bilboko Kafe antzokian joko du Maiatzaren 5ean 21:00etan. Euskaldunontzat interesgarria litzateke joatea, euskal musikaren bilakaera hobe ulertzeko, eta noski dantza eginaz izerdi pixkat botatzeko ere.

Sarri sarri ala chatty chatty?