Archive for the ‘Folk’ Category

Ruth Theodore- Worm food

Ruth theodore

Ez dut kritika txarrik topatu Londreseko neska gazte honen musikaren inguruan, ez baitu merezi ziurrenik. Klasikoa eta apurtzailea da aldi berean, zaharra eta modernoa… nola esan… Doino akustiko bortitzak kitarraren sokak apurtzear balitu bezala, biolontxelo baten laguntzapean, akordeoi ikutu batzuekin edo ahotsarekin bat soil-soil. Tinpanoek eskertzen dituzten doinuak hauek.

Azpimarratu Ruth Theodorren ahots indartsua; energiaz betea, ondo erabiltzen dakiena, intentsitatea jaitsiz eta igoz.

Jamendo.com, musika librearen web-orrian aurkitu dudan autore onena duda izpirik gabe. Ruth Theodore kantautore anglosaxoiak atera du bere lehen albuma Worm food eta interneten eskura daiteke bere osotasunean, doan.

Albuma deskargatu: http://www.jamendo.com/es/artist/Ruth_Theodore

http://www.ruththeodore.com/

http://myspace.com/ruththeodore